Polita izan zen herrian dauden dantza taldeak kalean dantza egiten ikustea. Desberdina izan zen umeak jolas eta dantzan kalean ikustea. Hunkigarria izan zen bi gizon, bat gurpildun aulkian, dantza inklusiboa egiten ikustea, beraien arteko harremana, konplizitatea eta begiradak ikustea.
Izugarrizko oparia izan zen aste osoa. Jaiki elkarteak egindako lana izugarrizko oparia izan zen. Aldi berean poztu nintzen herriak ere parte hartu zuelako ikuskizunetara gerturatzen, eta ni bezala adi-adi eta harriduraz egon zen dantzak bizitzen. Ea datorren urtean zer nolako astea oparitzen diguten Jaikikoek.