Dena dela, nik ez dut ikusten aldaketa handirik erosketak egiterakoan. Karnabalak direla-eta gehienok Interneten bilatzen ditugu mozorroak: merke, samur eta azkar egiteko. Horretaz aparte, gure eguneroko erosketak egiterakoan prezioari begiratzen diogu lehenengoz eta, akaso, pasadatxo bat non egiten den ziurtatzeko… Urrun gehienetan, ezta?
Joera honekin nahi eta nahi ez solidarioak gara: kapitalismoarekin, hain zuzen. Eta kapitalismoak ondorio batzuk ditu, ondorio horiek gure inguruan daude, batzuk gure gustukoak dira: eskaintza ugari eta merkea. Aldi berean, beste batzuek ez dira gure gustukoak: migrazioa, esate baterako.
Dena den kapitalismoarekin solidarioak baldin bagara, merke eta samur nahi badugu, ez al gara solidarioak izan behar bere ondorioekin ere? Baina tira, ez bazaigu gustatzen solidaritate hau, beste modu baten kontsumitzeko aukera daukagu egunero. Gure esku dago.