Mural kolektiboa

Erabiltzailearen aurpegia Paloma Martinez Perez 2016ko uzt. 24a, 00:00

Mural kolektibo bat egin dugu Hirusta tabernan eta beste bat bukatzen ari gara Ilargi plazan.

Mural kolektibo honetan parte hartzen gabiltzan guztiok boluntarioak gara. Hori dela eta: Eskerrik asko!! esan nahi diet bihotz bihotzetik parte hartzen ari diren guztiei. Batik bat eskerrik asko Izaro eta Idoia, zuek transmititzen duzuen konfiantza, lasaitasuna eta indarragatik. Zuei esker muralen inguruan oso giro polita sortzen da. Zuek egiten ari zareten lanari esker gainontzeko guztiok margotu ahal dugu. Hormetan gure pintzeladak geldituko dira urte batzuetan, baina zuek transmititu dizkiguzuen askatasuna, maitasuna eta konfiantza bizi osorako geldituko zaizkigu.

Aniztasuna, berdintasuna eta komunikazioa dira bi muralen gaiak. Oraindik goiz da herritarrek ikusiko dituzten jakiteko, baina nik ikusten ditut! Bai hormetan, bai parte hartzen gabiltzan taldean ere. Mural hauek paretak apaintzeaz gain gure harremanak ere ukitu dituzte, alaitu dituzte. Aretxabaletan badauzkagu mural kolektiboak eta honezkero mural taldea jaio da eta indarrez beteta. Anima zaitez eta parte hartu "beldur barik" Izarok eta Idoiak esaten duten bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak