Zuhaitzei begira

Udazken honetan zuhaitzei begira nago eta inbidia ematen didate.

Haiek urtero-urtero aldatzen dituztelako hostoak, oso era dotorean, gainera. Haizea dabilenean, udazkeneko bertsoak botatzen dituzte dantza eginez. Egun bat eta beste bat abesten eta dantzatzen beren hostoak agurtzen, biluzik gelditu arte. Biluzik eta tente. Beren baitan indarrak batzen.

Bene-benetan gustatuko litzaidake, haiek egiten duten moduan, pentsamentu eta sentimendu guztiak berritzea. Hainbeste ikuspuntu, ideia, iritzi, eta bar dauzkat buruan, honezkero ez dakit egiten ari naizenaren arrazoia nondik datorkidan.

Horretarako geldi egon behar naiz. Geldi eta nire baitan gordeta dagoen guztia eskura, haizeak jotzen duenean botatzeko prest. Dena dela, bizitzak ez daki geldi egoten. 

Aste honetan, adibidez, neska-mutiko taldetxo bat "no le pegues, matala" oihuka ari zen Herriko Plazako barandatik. Kalean neska atzerritar bat korrika zihoan, eta bere atzetik mutil bat barrezka. 

Mutikoaren parean gelditu nintzen eta hark buelta eman zuen eta plazarantz joan zen. Plazan zeuden neska-mutilkoek jarraitu zuten euren oihuekin ni ikusi arte. Garbi dago, haiek gaizki dagoela badakite; hala ere, egin zuten eta, ziur aski, berriro egingo dute. Zergatik? Zer gabiltza gaizki egiten?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak