Oporren arazoak

Erabiltzailearen aurpegia Paloma Martinez Perez 2014ko mai. 28a, 12:00

Udaberriarekin batera eguraldi ona etorri da.

Horren ondorioz, udako oporretarako planak egiten hasi gara. Baina ez da erraza oporrak antolatzea. Arazoak irteten zaizkigu edonondik: Nora joan, zenbat egunetarako, bikotekidearen egutegiarekin nola moldatu…  eta umeak baldin badauzkagu konplikazio gehiago, haientzat leku aproposa topatu, beren gustuko ekintzak bilatu… Zenbat arazo eta zenbat gauza pentsatu egin behar ditugun...

Halako solasaldiek gogorarazi didate beste mundutik etorria naizela. Mundu hartan, nire familiak ez zeukan arazo hori; nik ez nuen bizi, behintzat. Etxea, eskola, kalea edo parkeren bat ziren gure lekuak urte osoan. Urtearen garaiaren arabera lagunekin edo senideekin egoten ginen. Pozik bizi nintzen mundu hartan. Besteak beste, oporren arazoak ezagutu barik. 

Orain badakit, nire mundua, gehienak bezala, ez dago lehenengo munduko zerrendan sartuta. Euskal Herria, berriz, zerrenda horren barruan dago; hau da, gu geu lehenengo munduan bizi gara. Edozein modutan ere, ez daukagu nahikoa, dirudienez. Garai honetan, oporretara begira bizitza konplikatu egiten zaigu. 

Baina begira, esango dizuet zein den nire munduaren sekretua: ez daukagu oporrik! Pentsatu, zein pozik izango ginateke oporren arazorik gabe, lan eta lan. Hemendik kanpo bizi diren moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak