Hanka azpiko oparixak

Erabiltzailearen aurpegia Patxi Kortabarria 2015ko uzt. 9a, 00:00

Aurreko baten idatzitta laga neban eta bada garaixa orduan esandakua betetzeko.

Makiña bat txakur-jabekin hitz egin dot euron maskoten gorotzei buruz, eta, danak diñuenez, kaletako zoruetan agertzen dienak ez dia euronak. Egixa izango da, sarritan ikusi baittut horretako batzuk makurtu eta xuxen-xuxen hondarrak batzen. Edozein auzoko zoruei azterketa laster bat eginda, leikena da jabe gabeko txakur pilia ibiltzia Antzuolako kaletan zihar; txakur-kakak, behintzet, badare-eta.

Lagunarteko solasaldittan, noizbehinka ahotan erabili du gai hau irtenbideren bat aurkitzeko asmuakin; hau da, sentsibilizaziño kanpaiñak, isunak, eta abar. Dirudienez, badago gorotza batu eta DNAren bidez zein txakurrena dan jakitzeko eraren bat, CSIn estilokua: gorotza batu, identifikau, laboratorixora bialdu, aztertu eta zein txakurri dagokixon azaltzen danian jabiandako isuna prestau. Isuna bakarrik ez, kudeaketa honen kostu guztixa be bai. Kopuru dotoria ertengo zan edozein sustatzeko modukua. Irakurtzen dabilen norbait bere txakurraren kakak jasotzen ez dittuanen taldian badago, egin ditzala kalkuluak. Proposamena fikziñoko zientzia besterik ez da izango eta ez dot uste oraingoz hori martxan jarri leikenik, baiña ideia hor dago. Benetan euron txakurren hondarrak batzen ibiltzen dien guztixak eskertzia be tokatzen da. Onartu barik ezin amaittu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak