... guardia zibillak, bulegotakuak, bidia "garbitzen" dabenak, lehergaillu teknikuak, enkofradoriak, topografuak, inspektoriak, soldadoriak, buleguak garbitzen dittuenak eta zer lanbide dauken ez dakidan langille pillia dabil gure ingurutan. Etorri zan bezela jungo dan jendia. Pasoko jendia, herrittik doian gas natural edo fibra optikuaren ildotik, pasuan. Laister autopistia eta makrotrenbidiaren moduan.
Hainbeste langille etorkizuneko Zupideko errotondiakin hasiko balia, poliki-poliki oiñezkuendako Oñatiraiñoko tunel eder bat egitteko gai izango ziela jokatuko nuke. Hori bai Antzuolakuendako oparixa! Pasiadia egin eta han txantxi batzuk gastau.
Ados, gehixegikerixia da. Eta zer moduz ganorazko bidegorri bat zabaltzen badabe Bergararaiño? Uste dot hori lortzeko trenbide zaharreko bidia moldatzeko asmua daola eta badakit batzuk auzolanian be arittu diela. Ondo dao, baiña jente dana ez da hor goraiño heltzeko gai.
Beste aukera bat Bekorreta osteko betiko bidia zubiraiño konpondu eta handik aurrera, erreka eskumaldetik San Antoniora iritsiko zan pasabide bat eraikitzia izango litzake. Hori edo antzerako zeoze. Helburua bidia zuzen botatzia da. Nere ustez, Antzuolakuen onerako eta, bide batez, baillara guztiaren onerako, aukera hori landu biharko giñuke. Bidegorri hori bai pasoko gauza erabiligarrixa izango litzakela guretzat. Eta Oñatiraiñoko tunelarena kontuan hartu deixela agintarixek, e!