Julenen txakurra eta ni

Erabiltzailearen aurpegia Patxi Kortabarria 2014ko mai. 30a, 12:00

Ez jok ezer egitten! Halaxe esan zoztan atzetik gerri eta iztarretara saltoka eta zaunkaka zetorren txakur haundi baten nausixak korrika nindoian egun baten.

Eliteko korredore baten entrenamentua ezin dala edozein lelokerixagaitik laga eta, nere bidia jarraittu neban. Handik gutxira kalian ikusi eta beregana jun nitzan modu onian hauxe esanaz: "Hi, hurrenguan txakurra hobeto zainduik edo bestela lotuta eruan". Julen izeneko morroian erantzunak zer pentsau emon zoztan. "Mendixan txakurrak hire eskubide berdinak jauzkak". Kaletik 300 metrora daon pista bati mendixa deitzia gehixegikua pentsatzen jat.

Ez naiz legegizona, baina kafe konpletua jokatuko nuke legiak gizakixa aberien gainetik jartzen dabela. Kalian, mendixan edo hondartzan. 

Eztabaida filosofikuan sartu ezkero galdetu hainbeste ardura barik akabatzen dittugun oilasko, arratoi edo eulixei?

Bere garaixan Vatikanua arittu zan aberien arimiai buruz, zerura jungo ote zian edo, baina ezin naiz akordau zer ondorixotara ailegau zien. 

Bukatzeko, ni ez nitzan txakurrana zaunka eta saltoka jun, bera etorri zan modu horretan nigana. 

Julen, txakurra ezin badok menderau zerbait pentsau biharrian hao ezer larririk gertau aurretik.

Txakur kakei buruz...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak