Gu Ibarreko bihurgunera ailegau orduko, lehenenguakAitzako aldapia ixotzen hasita zian. Kaxetako aldapia oinez igo ondoren, gustora hartu ginuan trenbidia, abixada lasai baten Galardiraino juteko. Bagenkixen gero zer zetorkigun: aldapa luze eta gogorrauak. Laster korrika baino denpora gehixao oinez gindoiatzela konturau ginan, ondio zati zailenera iritsi aurretik. Ze zan Santa Barbara gaineko pinudi haura? Aldapia eta belar bustixa medio, bi pauso aurrera baina beste bat atzera. Begi bistan kurutza bat azaldu zanian, kanposantua pentsau jakun, Irimoko kurutzia zala konturau ginan arte.
Ze gozamen elurtutako goiko parajetan korrika ibiltzia! Atsaldian batek esan zoztan Aitzgorri garbi garbi ikusten zala, naiz eta nik nehikua neukan nun zapaltzen neban zaintziakin.
Trekutzerako jeitsiera bixkor ein ondoren, gehixenbat inertziagaittik, ur trago bat edan eta Astorixako azkenengo aldapia oinez igota, betiko pistak hartu kalerako bidian. Pistetatik politiko askon moduan erten ginan, leporaino lokaztuta! Kalian gae. Oin fresko aurpegixa jarri eta helmugaraino esprintau. Benetan gogorra baina ederra.
Mila esker eskina guztitan animuak emoten zendetenoi eta karrera dotore hau antolatzen ibili zaten danoi. Lan bikaina!