... homosexualen arteko ezkontza legiaberriz be legez kanpo uztia eskatuko dabela leitxu dot oin gutxi. Seguru egon barik, ez dot inoiz entzun Ebangelixuak homosexualen arteko mobidei buruz zeoze esaten dabenik. Edozein modutan, igual da. Bi pertsonak, edo gehixao eron artian konforme egon ezkero, bere maitxasuna libre erakutsi eta bizitzeko eskubide osua dauke, inon edo inongo traba barik.
Eskubidiak, bere bukaeria bestien eskubidiak hasten dien tokixan egon biko liake. Ez dao beste arazoik? Langabezia, norberan etxetik bialtzia, emakumiei egurra, inmigrazinua, laister emigrazinua… Itun Berrixan arabera, Jesukristok merkatarixak tenplo aurretik bialduzittuan, ez oingo moduan gure Rouco egun guztixan eron gonapian jardun. Benedicto bera be, modan daela eta, Trilogiak idazten hasi jaku. Pagolaren Jesus debekau eta Aitta Santuan Jesus de Nazaret abonboyplatillo argitarau. Nik Salander eta Greyrekin jarraitzia nahixao. Domekero eliz barrutan banko gehixao libre egotia izan leike holako jarreren emaitza. Ez dot nahi benetan inportantienakin ahaztu. Elizian barruan be Kriston lana indako eta itxen daben pertsonak, asko dae eta.
Oin hilabete jun zan Tomas abadiai in zeban lan danagaittik, eskerrik asko.