EH Bildukook jarri ditugu, datorren larunbatean Torresoroan jarriko ditugun aulki hutsak bete, hitz egin, eta etorkizunerako norabidea denon artean markatzen hasi nahi dugulako.
Zer izan behar du EH Bilduk Antzuolan? Zer eskaini behar die herritarrei? EH Bildu osatzen dugun familien arteko harremanak nola sendotu behar ditugu? Zelako etorkizuna irudikatzen dugu?...
Galdera horien eta gehiagoren inguruan hitz egiteko aukera izango dugu abenduaren 3an. Kezkak, zalantzak, ideiak, gogoak eta ilusioak partekatzeko elkartuko gara. Tarteka serio arituko gara, triste ere bai akaso, ezustekoren bat izango dugu, barre egiteko aukera ere ez zaigu faltako eta, batez ere, lasai eta aske hitz egiteko gune bihurtuko dugu Torresoroa.
Goiza kafearekin eta Peio Urizarren bisitarekin hasiko dugu. Gero, gure, zure, denon txanda izango da.
Aulki hutsak betetzera gonbidatzen zaitugu, aulki hutsak bete eta herri honen koloretako etorkizuna marrazten hastera.
----------
Pedro Iturbe
Antzuolako EH Bilduren izenean
Antzuola