Badator topaketaren eguna

Erabiltzailearen aurpegia Pili Iriarte

Agurra galtzen ari gara gizarte bezala.

Lehen, ohikoa zen bizilagun batekin kalean edo mendian topo egitean Kaixo, Hola edo Zelan esatea. Gaur egun, elkarrengandik gertuago bizi gara, baina, askotan, ez diogu elkarri begiratu ere egiten. Igogailua badugu, baina alboan bizi direnekin ia ez dugu inongo harremanik. Zer ari zaigu gertatzen gizarte moduan?

Arrasateko Nagusien Kontseilutik (Anakon) elkarrizketa eta harreman txiki horiek berreskuratu nahi ditugu; alegia, gure herria handiago egiten duen keinu hori nahi dugu berreskuratu: agurra. Horregatik, Nagusien Astearen barruan Topaketaren Eguna ospatuko dugu irailaren 30ean, Seber Altube plazan (12:30).

Txapak banatuko ditugu egun horretan, Kaixo, Hola eta Zelan hitzak erakusgai dituzten txapak, gogora ekartzeko agur batek, irribarre batek edo besarkada batek Arrasate herri hurbilago, atseginago eta gizatiarrago egiten lagun dezakeela.

Ez dezagun agurra galdu! Lagunkoiagoa eta atseginagoa den Arrasate beti izango da Arrasate hobea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak