Adineko pertsonen ahalduntzea

Erabiltzailearen aurpegia Pili Iriarte 2026ko ekainaren 9a

Niretzat funtsezkoa den hausnarketa bat partekatu nahi dut: adineko pertsonen ahalduntzea.

Adina galerarekin, mendekotasunarekin edo gizartean rol pasiboago batekin lotzeko joera izan dugu denbora luzez. Hala ere, errealitatea oso bestelakoa da. Adinekoak historia bizia dira, esperientzia, ezagutza eta, batez ere, euren bizitzari buruz erabakitzen jarraitzeko gaitasuna duten pertsonak. Ahalduntzea ez da haien ordez gauzak egitea, haiekin kontatzea baizik. Entzutea, errespetatzea eta haien iritziei lekua ematea da. Ulertzea da oraindik ere asko dutela esateko eta asko eman diezaguketela gure egunerokoan. Horrek garai berrietara egokitzea ere eskatzen du: teknologiara sarbidea erraztea, belaunaldien arteko topaguneak sortzea eta, batez ere, keinu txikien garrantzia ez ahaztea; agur batek gizarte gizatiarragoa eraikitzen laguntzen du. Adineko pertsonak ahalduntzea errespetu eta justizia kontua da; gaur eraikitzen duguna biharko nola bizi nahi dugun isla izango da. 

Adinekoak zaintzen dituen gizartea gizarte hobea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak