Pertsona nagusiek, osasun arazoak dituztenek, mugikortasun arazoak dituztenek edo familia sarerik gabekoek isilean sufritzen dute.
Beharrezkoa da arazo hau lehentasun sozialtzat hartzea, elkarlanean, horren ondorioak prebenitzeko eta gutxitzeko. Aukeratu gabeko bakardadea gure komunitatearen elkarbizitzari eta ongizateari eragiten dion arazoa da. Egoera hori hobetzeko, bakardade mota hori pairatzen duten pertsonak identifikatu eta haiei laguntzea proposatzen dugu. Bestetik, elkartzeko eta harreman sozialetarako espazioak sortu eta indartzea. Halaber, parte-hartzea indartzeko ekintzak sustatzea, baita boluntariotza sozialerako programak erraztea ere.
Era berean, hesi fisiko zein sozialak haustea funtsezkoa da. Instituzio publikoek paper aktiboa izan behar dute; aukeratu gabeko bakardadeari aurre egiteak konpromisoa eta sentsibilitate soziala eskatzen ditu. 2026a gizarte kohesionatuago eta solidarioago baterantz joateko urtea izan dadila.