Patinete elektrikoen arautzea

Erabiltzailearen aurpegia Pili Iriarte 2025eko azaroaren 14a

Arrasateko Nagusien Kontseiluaren izenean idazten dut.

Izan ere, azkenaldian ardura handiarekin bizi dugun gai bati buruz hitz egin nahi dugu. Espaloietan aritzen diren patinete elektrikoak eta bizikletak edota baloien erabilera desegokia. Herritarrentzat elementu arriskutsuak izan daitezke; bereziki, pertsona nagusientzat.

Ezbeharren bat gertatzen den bakoitzean, hau da, pertsona edo animaliaren bat harrapatu edo kolpatzen dutenean, zergatiaz galdetzen dugu. Kasu horietan, arriskua nabarmena da, eta saihestu egin daiteke. Pilotakada batek edo maniobra desegoki batek lesio larriak eragin ditzake. Batzuetan arina izango da –betaurreko batzuk apurtzea, adibidez–, baina beste batean eroriko larri bat izan daiteke.

Beraz, Udalari eskatzen diogu lehenbailehen martxan jar dezala ordenantza garbi eta eraginkor bat, elkarbizitza bermatuko duena. Kontseiluak uste du Arrasate jasangarriago, seguruago eta adeitsuagoa beharrezkoa dela, espazio publikoaren erabilera arduratsua lehentasun partekatua izanik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak