Nartxi Azkargortaren "Circ-Cabaret Armando Risoto" Antzuolako Torresoroan

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Etxaniz Suinaga 2015ko abe. 30a, 11:44

Urte bukaera irribarretsua izateko, 2015eko azaroaren 31ean, arratsaldeko 17:00etan, Antzuolako Torresoroan, Nartxi Azkargortaren Txo Titelles konpainiak aurkezten du: "Circ-Cabaret Armando Risoto", familia guztirako txontxongiloen ikuskizuna.

9 urte pasa ondoren Taun-Taun taldean, 1995ean, Nartxi Azkargorta titiritero euskaldunak bere konpainia sortu zuen, TXO izenekoa, Re9n ikuskizunarekin.

Teklen bidez manipulatzen dira miniaturazko txotxongiloak. Teknika hori eta Re9n lanean erabilitako baliabideak berrikuntza bat izan dira txotxongiloen munduan eta, bide batez, konpainia ezagutzera emateko eta sendotzeko balio izan dute. Handik urte betera Kataluniara joan zen Nartxi Azkargorta.

Ikerketa-lerroari jarraituz, tailerrean lan asko eginez eta aurkikuntza- eta berrikuntza-ildoak baztertu gabe, konpainiak hainbat lan estreinatu zituen, benetan bereziak izanik harridura sorrarazi dutenak: "Bidaide", "Aventuras del Capitán Patilla y su cuadrilla", "El guitarrista más pequeño del mundo", "Menudo Tremendo", "Circ-Cabaret Armando Rissotto" eta Cuac!

Oraingoan, gure bailarara datoz "Circ-Cabaret Armando Rissotto" ikuskizunarekin, beraz, familia guztia ondo pasatzeko aukera ezin hobea daukazue: 2015eko azaroaren 31ean, arratsaldeko 17:00etan, Antzuolako Torresoroan.

Sarrerak: Torresoroako leihatilan 5 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak