Peter Pan Musikala Gasteizko Buesa Arenan

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Etxaniz Suinaga 2013ko abe. 27a, 19:17
Peter Panek eta bere lagunek hegan egingo dute Gasteizko Buesa Arena Pabiloira. Dagoeneko arrakasta handiz eskaini izan da ‘Peter Pan Musikala’: Bergaran, Elgetako Espaloian, Elorrion, Musikaire zikloaren barnean, Bilboko Itsas Museoan eta Donostiako Kursaal auditorium-ean.
Abenduaren 29an, 16:30 eta 19:30ean, Peter Pan Musikala antzeztuko dugu Gasteizko Buesa Arena Pabiloian. Ikuskizun erraldoi hau Bergarako Musika Eskolak sustatu du eta ekoizpena Pikupe Produkzioak egingo du oraingo honetan. Peter Pan Musikalaren ezaugarriak hauek dira: • Momentu honetan Euskaraz egiten ari den formatu handiko Musikal bakarra da. • 150 artista, besteak beste, aktoreak, musikariak, tramoiari… • Den denak Bergarako Musika Eskolaren parte: Ikasleak, irakasleak eta gurasoak. • Musika eta ahotsa zuzenean. • Istorio oso bat kontatzen da, hasieratik bukaerararte. • Kalitate artistikoa handia. (bideoa ikusi) Bestalde, amateurrak garela eta baliabide gutxi daukagula kontuan hartuta, promozio eta publizitate lanak egiteko zailtasun asko ditugu. Horrelako ikuskizun erraldoiak euskara hutsean egitea eta kanpotik datozen erdarazko produkzio profesionalei aurre egitea ia ezinezkoa da baina Peter Pan Musikalarekin lortuko dugu. Bideoa ikusteko linkak: http://www.pikupe.com/index.php/eu/ikuskizunak/musika/147-peter-pan-musikala (ikusteko) https://www.dropbox.com/s/sqqg6o8drzi9wsv/Peter%20Pan%20Musikala%20resumen%20publi%20Buesa%20%281%29.mpg (Deskargatzeko)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak