Orain, hain zuzen ere, egoera horretan nago, isilik hobeto nagoela uste baitut. Baina ez dut beti horrela jokatu Nire ustez atalean kolaboratzaile izan naizen urteetan; gehienetan, Bergarako eta bergararren bertute ugariak nabarmendu ditut, eta "bertuterik ezak" ere salatu, horiek ere badaudelako. Baina ez dut horiek aldatzea lortu; hau da, ez dut arrakastarik izan.
Horrek pentsarazten dit zutabe honen jarraipena eskasa dela edo bertan egiten diren iruzkinekiko desadostasuna dagoela. Bata edo bestea izan daiteke. Bestalde, komenigarria eta beharrezkoa iruditzen zait kolaboratzaile berriei lekua uztea, GOIENA aldizkarira hurbilduko diren esperantzan, Calderon de la Barcaren pentsamendu jakintsu eta filosofikoarekin... Guztion onerako.
Agur, eta besarkada bat.