Nire asmoa ez da analista zorrotza izatea, baina hona hemen nire konklusio batzuk: lehena, oso gogorra dela hilero soldata txikiarekin etxeratzea; bigarrena, sikutasunarekin nekez baina bizi daitekeela, eta batzuetan zoriontsu ere bai; hirugarrena, banketxeek ez dutela gure dirua nahi, behar dutenean hor dutela Europako Banku Zentralak (EBZ) doan ematen diena; laugarrena, izanez gero gure dirua hartuko dutela, komisioaren bitartez, kontu administratzailea izateagatik; bosgarrena, nire ikuspegia post-belizista izan arren, behar diren negozioek aurrera egingo dutela, betiere EBZko anaia nagusiaren baimenarekin; seigarrena, oraindik ez dela beharrezkoa Marten logistikako estazioak eraikitzea edo espazioaren jabe izatea, badirela espazio galantak, Afrikan edo Asian, esaterako, alferrik galduta edo espoliatuta; eta, azkenik, gonbidapena egin nahi dudala San Martzialgo parkeaz eta mendiaz disfrutatzeko. Hori bai, denokin elkartasunean; denoi iritsiko zaigulako bertara ezin igotzeko garaia. Hori, baina, izan dadila prisa barik.