Horrela, ez ditut irakurri edo entzun behar politikarien arteko irainak. Baina, hala ere, ezin izan dut entzuteke laga Pfizer azken txertoaren arduradun sanitario baten adierazpenak, esanez txertoa lehen-lehenik "pertsona nagusiei" aplikatuko zaiela, arrisku gehien daukatenak direlako. Eta galdetzen diot neure buruari: "Pertsona nagusien" osasunean ari dira pentsatzen, hau da, komunikabideen arabera 65 urte baino gehiago duten horiengan, ala pertsona hauek gainerakoei egin ahal dioten kutsatzean?
Dena den, ongietorria izango da lehen lerroan gaudenon artean, baina ez legoke gaizki pentsatzea "pertsona nagusiak" deiturikoek Udaleko bizitzan, gizartean, politikan edo ekonomian egin dezaketen ekarpen positiboan. Euskal Herrian bizi garenok ez genuke ahaztu behar jaiotza-tasa txikia daukagunez "pertsona nagusien" kopurua modu esponentzialean hazten ari dela. Ba, datorrela txertoa lehenbailehen!