Bistan denez, nirea ez da Facebook bezalako mundu mailako sare sozial bat, non milioika iruzkin eta argazki mugitzen diren: asko, garrantzirik gabekoak; eta batzuetan, akats ortografikoekin. Nire jarraitzaileak, familiako kideez gain, hamar irakurlek bai osatzen dutela, behintzat; agian, beste batzuk ere izango dira, baina ez ditut zenbatu. Gauzak horrela, nire jarraitzaileetako batek esaten dit ados dagoela COVID-19aren post-ari aurre egiteko moduari buruz dudan pertzepzioaz. Beste batek 2018ko irailaren 29an Bertute kardinalak izenburuaz argiratu nuen artikulua gustukoa izan zuela esan dit; justizia ez zelako izan Espainiako konkistatzaile bergararraren bertutea, nahiz eta bere omenez frontoiko plazan monolito antiestetiko bat jarri eta gure herriko kale bati haren izena eman.
AEBetan, hiri nomenklaturak digitalak dira; adibidez, 132. kalea, 64. kalearen izkina... erabiltzen dituzte, eta ez dira gai eztabaidagarrietan nahasten. Eta GPSarentzat ere konponbide ona dela ezin ukatu. AEBetan praktikoak dira. Gu ez.