Arazo bat dugu, garbi dago, baina arazoak konpondu egiten dira. Konponbide hori izan daiteke mundu solidarioagoa egitea, irudimentsuagoa eta zorrotzagoa beharrezkoa den horrekin, eskuzabaltasunetik hasita. Utopiari eta arkadia zoriontsuaren ametsari ezetz esatea eta mundu apalago baten bizitzea, pertsona apalekin eta gustu apalekin osatua izango dena. Ez hain matematikoa eta askoz ere humanistagoa. Hori gustatuko litzaidake.