Agian, nire planteamendua erradikal samarra zen; izan daiteke, 50eko eta 60 hamarkadetako astekari zoragarri haren tituluak ditudalako buruan: El caso astekaria. Hala ere, nire etxeko errepublika txikian adostasuna ikusten dut, 155a aplikatu behar izanik gabe. Begirada batzuk eta komentario egoki bat nahiko izan dira, eta neure buruari galdetu diot ea horiek ere nahikoa izango diren politika munduan –begirada batzuk eta zentzuzko berba batzuk–, erabakiak hartzeko eta haiek aplikatzeko.
Zoritxarrez, ezetz uste dut; hortaz, segi garrasi egiten eta gezurrak esaten