Niri, azkenaldian, bi amets egin zaizkit errealitate. Bata, maiatzaren 26an, zalantza bako errealitatea. Eta bestea izan da maiatzaren 20an, Google jakintsuaren eta Huawei erraldoiaren arteko harremanak apurtu direnean. Edo beste modu batera esateko, amerikarren eta txinatarren arteko guda komertziala, edo, nahi bada, gure hartzekodunen arteko guda.
Nire ustez, errealitate egindako amets hau ez da kezkagarria teknologiari dagokionez, nahiz eta, ni neu, Huawei telefono mugikor baten jabe izan. Zeren ez da beharrezko izango gaur egun eguneroko zaizkigun aparailu hauek aldatzea, zeren asmatuko dira Interneteko nabigazioa eta sistema eragileen banaketa erraztuko dizkiguten beste bilatzaile batzuk. Egiptoarrek ez zuten alfabetoa alferrik asmatu, duela bi mila urte baino gehiago, eta Homerok ez zuen alferrik erabili egiptoarrek asmatutako alfabetoa K.a. VIII. mendean bere poemak papiro biribilki handietan ordenatzeko. Beraz, lasai, aquí no pasa nada, tenemos a Arkonada.