Hauteskundeak... zertarako?

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Garitano 2019ko mar. 15a, 00:00

Ez diot ezer berririk, esaten badut gorputzaren energia ziklo ezberdinen menpe dagoela. Pertsona guztiek ezin dute beti gorenean egon. Energia handiko eta energia txikiko uneak daude; batzuetan pertsona dago oso sortzailea, eta beste batzuetan oso motel dago, noraezean moduan. Ziklo horien iraupena aldakorra da, jakin gabe noiz arte iraungo duen.

Pentsamendu hau buruan daukadala, eta aurretik hauteskunde munizipalak, probintzialak, autonomikoak eta nazionalak dauzkagula jakinda, iritzia berresten dut: zein desegokia den ziklo luzeetan mantentzea politikari bezala. Eta, zoritxarrez, sarri gertatzen den kontua da.

Benetako arriskua dagoelako aukeratutako horiek errendimendu edo energia txikiko zikloetan aritu eta hain egokiak ez diren erabakietan eragiteko. Gero, horren emaitza izan daiteke ondorio desegokiak sortu ahal dizkigutela. Eta tristea da ikustea hori sortzen dugula, gizarte moduan, gure konplizitatearekin.

Kontuz, bada, egiten dugunarekin... Argi ibili!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak