Filosofia praktikoa

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Garitano 2018ko abe. 15a, 00:00

Ez da izan behar Aristoteles, Sokrates edo Xabier Zubiri donostiarra jakiteko oinarri filosofiko eta gizatiar barik, pertsona bat nekez izango dela kultua edo ikasia. Azken garaiotan prestakuntza akademikoa alde batera laga da lan bat topatzeko prestakuntzaren mesedetan

Horren ondorioz, gaur egun sekulako profesionalak dauzkagu gailu bat Martera bidaltzea lortu dutenak, edo giza enbrioietan DNA aldatzea lortu dutenak, eta oraindik ikusteko dauzkagun mila gauza egingo dutenak.

Ni ere orbitatik desbideratu naiz, zeren, benetan esan nahi nuena da pozik nagoela irakaskuntzan filosofia ikasgai moduan sartu dutelako, balio zibiko eta etikoen ikasketak hartzen dituelako ikasgai honek, eta horren ondorioa gure herriaren onurarako izango delako, behintzat, kale eta espaloien garbitasunari dagokionez.

Zeren ordu batzuetan kale eta espaloi batzuk benetan lotsagarri eta zikin daude. Jabetzen naiz Udal Zerbitzuek interesa jartzen dutela lan honetan, baina argi dagoena da lan honek herritarren lankidetza eskatzen duela.

Filosofia praktikoa daukaten herritarren lankidetza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak