Bertuteak

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Garitano 2018ko api. 29a, 00:00

Gizakiok bertuteak dauzkagu, adimen eta giza bertuteak, bertute kardinalak esaten zaien horiexek.

Platonek aipatzen ditu Errepublika-n: zuhurtzia, justizia, sendotasuna eta neurritasuna, eta adierazten du justizia dela beste guztiak batzen dituena. Lau bertuteak dira Santa Marinako erretaularen goialdean irudikatuta daudenak, oso ederrak izanda ere, jendeak ezagutzen ez dituenak. Ostera, elizatik irten eta metro gutxira, harritzar zatar bat dago, urteetan, monolito itxurarekin, 1509. urtean Bergarako lurretan jaiotako konkistatzaile baten omenez. Konkistatzaile hau ez zen ezaguna egin, hain zuzen, justiziaren bertutearen jabe izateagatik, baizik eta "Paraguai birpopulatu zuelako, paraguaitarren baimenik barik". Harritzar hori, justiziaren antitesia da, gizateriak justizia be2harrezko duenean.

Kontua ez da epaitegiaren gainean dagoen Marcial Agirre bergararrak egindako eskultura handia imitatzea, baina, harritzarraren ordez, askoz ere koherenteago izango litzateke justiziaren alegoria bat, lorategi eder bat… Edo ezer ere ez, besterik barik. Azken aukera hori da nire hautua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak