Santa Ageda eta Stoltz

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Garitano 2017ko ots. 18a, 00:00

Bergaran, eta Euskal Herri osoan, Santa Ageda bezperan abesten dira koplak, zer ikusi handirik ez daukatenak martiri siziliarrarekin.

Zalantzan dago bi bular edo bakarra kendu ote zioten, bere birjinitatearen defentsan.

Gure kasuan, San Joxepe erretiratu elkarteko kideok bertso umoretsuak kantatu ohi ditugu, maila handikoak izaten direnak, eta beti errespetutsuak; aurtengoak  izan dira Xabier Osarenak, aipatzen zituztenak herriko arduradunak, tabernariak, eta azaltzen zituztenak zaharminak eragindako gure problemak.

Baina bertso hau abesten genbiltzala… Nahiz ta dirurik ez daukagun poltsikoan ordaintzeko, borondatea ez zaigu falta esker onak emateko ...gogoratu nuen Santa Ageda dagoela San  Pedroko Stoltz organoaren gain-gainean, mihiztatuta bertan; eskultura galanta eta ederra, esaten bezala: "Mila esker zuen laguntzagatik". 

Bertso hori, beraz, horretarako egindakoa ez izan arren, oso egoki doakio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak