Zalantza handia

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Garitano 2016ko aza. 4a, 00:00

Nabarmena da gizaki guztiak mugatuak garela, ez dago horri buruz komentario gehiegi egin beharrik.

Duela gutxi hitzaldi on batean izan nintzen, Nik sinisten dut… Ni ateoa naiz… Errealitatera gerturatzen izenekoa, eta aipatu ziren eguzki sistemaren, planeten, eta abarren sorreraren inguruan zientziak deskubritutakoak; batez ere, horren entzuna eta miretsia den Stephen Hawking zientzialari eta astrofisikoak deskubritutakoak. Ezaguna da Hawkingek bere burua ateotzat duela, oinarritzat hartuta guztiaren jatorrian berezko sorrera izan zela edo izan zitekeela. Jakina, horrela izan zitekeen… ala ez, zeren, ez berak, ez beste inork ezin du frogatu (ala ez frogatu) izaki goren bat dagoenik edo ez dagoenik. Beraz, Stephen Hawking, nahiz pertsona oso ona izan, ez da niretzat inongo erreferentzia. 

Puntu honetara iritsita, iruditzen zait gizakiak muga nahi duen altueran ipintzen duela, edo interesatzen zaion bezala markatzen duela. Alegia, Luis Buñuelek esaten zuen hura, “Ateoa naiz Jainkoari esker”. Neuri kostaldea asko gustatzen zait, ia mendia bezainbeste, eta Bergaran bizi izanda, kostaldearen muga Deban jartzen dut. Noski, erosotasunagatik, eta polita izateagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak