Ikasten

Erabiltzailearen aurpegia

Ezaguna da azken hamarkadetan gure bizitza izaten ari den eraldaketa, bereziki ordainketa sistemei dagokienez.

Nork ez dauka kreditu edo debitu txartelik? Pentsatzera irits liteke, nahiz eta horrela ez izan, plastiko zurrun famatua ez duenak ez duela dirurik edota kreditu finantzariorik. Gure bizitza arruntean erreparatuz, ikus genezake erosketa txiki asko –supermerkatuan, gasolindegietan, jatetxeetan…– kreditu txartelarekin ordaintzen direla, horretarako ezkutuko zenbaki bat markatzea beharrezkoa delarik, hura balioztatzeko.

Ezkutuko zenbaki hau gogoratzeko gaitasunik ez duen jende adinduak txartelaren erabilerari uko egiten dio edota, okerragoa dena, ezkutuko paper batean txuleta antzeko bat egitera jotzen dute, zenbaki hori gogoratu ahal izateko eta obligazioa betetzeko, nahiz eta hau ez izan batere segurua. Gertukoekin honetaz hitz egiteko aukera izan dudanean, badago adinduak hau ikastea ezinezkoa dela esan duenik. Akats larria! Izan ere, ikasteari uzten zaion momentuan hasten da pertsona zahartzen, hau 50 urterekin, 60rekin edo edozein adinetan izan daitekeelarik.

Honetarako, memorizazio teknika berriak garatzea beharrezkoa da, irudi bidezkoa, adibidez, kutxazain automatikoetako eta komertzioetako ordaintzeko makinen zenbakien egitura oinarritzat hartuta. Imajinatu dezagun gure txartelaren zenbaki ezkutua 1346 dela. Hau gogoratzeko aukerarik ez dagoen kasuan, zenbakien ordena jarraituz lerro imajinario bat marrazten dugu, guretzako gogoratzeko errazagoa izango den irudi bat lortuz, kasu honetan Z moduko hizki bat. Ikasteko erraza, ezta? Ez utzi ikasteari, ez honi ezta gauza sinpleagoei ere!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.