Horretarako, beharrezkoak dira hainbat osagai; mihise zuria, pintzela eta hiru kolore primarioak maneiatzen jakitea. Laburbilduz, eta landu nahi dudan gai honekin lotuz, nire ustez, gizakiak jaiotzen garenean mihise zuri bat bezalakoak gara, non gure edukazioa eboluzionatu eta jorratuko dugun, eta horretarako beharrezkoak dira hiru kolore primarioak; Familia, Eskola eta Udaltzainak.
Hau esan ostean, zutabearen gaia da Bergara herrian nire ustez ikusgai dagoela zaborraren gehiegikeria herriko kale nagusietan. Bertan plastikoak, paperak, litxarrerien hondarrak… ageri dira –zaborrontzi nahikoa egonda ere.
Lehen pertsonan bizi izana dut ume batek plastiko poltsa bat lurrera bota eta nik “jausi egin zaizu” esanda, berarekin zihoan gizonak –aita?– esatea, oso zorrotz, niri kasu zipitzik ez egiteko.
Laburtuz, familiak, kolore horietako batek huts egiten badu, Eskolak ez badu ordezkatzen, eta Udaltzainak ere ez, koadroa ez da ondo aterako, zatarra izango da, gure herriaren egoeraren antzera.
Eta hau nik neronek konfirmatu dezaket, minez, nahiko argazki eta abarrekin.