Ohitura arriskutsuak

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Garitano 2015ko urt. 20a, 11:34

Badaude onurak ekartzen dituzten ohiturak, baina galerak eta arriskuak ere badakartzate batzuetan.

Horien artean Whatsapp, bat-bateko mezuen sistema izugarria. Horren bidez 1.000 milioi pertsona baino gehiagok elkarrekin komunikatzeko aukera dugu. 

Galerei dagokienez, bi puntutan geldituko naiz gaurkoan, alde batetik daukan pribatutasun eza, eta bestetik, gramatika zein ortografiaren erabilera kaskarra.

Whatsapp erabiltzen dugunean, badakigu seinale jakin batzuk azaltzen direnean, Chek, Chek bikoitza, eta Chek bikoitz urdina, mezuak sistemara bidali direla, hartzaileak jaso, eta irakurri dituela, baina ez dago inongo segurantzarik, hartzaileak bakarrik jaso dituenik. Izan ere, momentuz, ez da pribatutasuna bermatzeko neurri eraginkorrik hartu.

Bat-bateko mezuen sistema izanik, edozein ordutan eta hainbat leku sinestezinetan ikusten da jendea mezuak bidaltzen, bere gisako terminologia erabiliz: Zertarako erabili b, v, h? Eta zergatik ez idatzi kalean berba egiten dugun bezala? Azken finean elkar ulertzen dugu nahiz eta askotan, ganoraz idatzi beharra dagoenean, sekulako lotsak pasatu, baina ez bakarrik idazleak, hartzaileak baizik…

Nire ustez, gustura eta erremedio gabe hartzen ditugun ohiturak dira, naiz eta ustekabeko galeren arriskuan egon. Horrelakoak gara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak