Benetan sekulakoa, bai koadjutore, bai euskal kulturaren alde, bai musikan, antzerki eta ipuin idazle, edo aldizkarirako laguntzaile bezala.
Orduan zegoen tunel ilunean argi bat izan zen, argi oso konprometitua, eta, horregatik, erregimen frankistak erbesteratu egin zuen Burgosera. Ez hori bakarrik; geroago, agintaritza erlijiosoak nahi izan zuen haren elizako eginbeharrak kendu… Ez zuen lortu, beti apaiza izan zen, nahiz eta soldata bakoa...
Baina sarrera hori egin eta gero, gehiago ere esan nahi nuen.
Ba, Don Nemesiok, beste lan batzuen artean, eskoletan doktrina erakusten zuen, eta horretarako, mutikoei izena galdetzen zien. Eta Inazio bazan, esaten zion: "Hemendik aurrera izango zara Iñaki"; eta Juanitori, ba Jon; eta Pedritori, ba, Kepa. Baina halako baten, bazen mutiko bat Agapito deitzen zena, eta galdera bera egin da gero, Don Nemesio, zeharo arduratuta, kaskarrari hazka egin eta gero, esan zion Agapitori: "Hemendik aurrera izango zara Egizazutxistu".
Ez da txistea, egia da, Agapito zenak neuri esandakoa, eta orain neuk kontatua.
Eta zer gehiago esan Don Nemesioz, ba, Nire ustez, egun ere, nahiko arazo izango zuela autoritate bai politiko eta erlijiosoarekin, azken finean gauzak ez direlako hainbeste aldatu.