Erreferenduma

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Garitano 2014ko mar. 6a, 00:00

Garbi dago emakumea azken hamarkadetan hartzen diharduen posizioa.

Egun agintari politikoak Brasilen, Txilen, Argentinan, Hego Korean, Europan –barkatu, Alemanian esan nahi nuen– emakumeak dira. Eta zer esanik ez Yellen andrea, AEBetako Erreserba Federaleko zuzendaria eta Lagarde, Nazioarteko Moneta Fondokoa; ez dira ahaztu behar, multinazionalak, bankuak... zuzentzen dituztenak, edota gobernuetako ministro andreak. Baina ez elizan, eta horra iritsi nahi nuen. 

Frantzisko Aita Santuak daukan diskurtsoagatik, egiten dituen keinuengatik, itxaropena piztu zidan. Horregatik animoak bidali nahi dizkiot bere erkide argentinarrak futbolean azkarrak diren moduan, berak ere berdin joka dezan Elizan beti atzetik ibiltzeke.

Egun emakumeak Elizan XVIII. mendeko serorak baino zerbait gehiago dira, baina ez daude erabakitzeko erakundeetan; ezta Vatikanoko finantzetan, ez Erromako kurian. Zergatik? Zein curriculum behar dute gaurko Erromako Elizan ikusita, gainera, etorkizunekoan edukiko duen pisua? 

Vatikanoko estamentuak mugiaraztea ez da erraza; argentinarrari eskatzen diot katolikoen artean erreferenduma egitea galdera honekin: emango dut ukabilkada bat mahai gainean emakumeen alde, bai ala ez? Lehenengoek irabaziko lukete, luze. Neure botoa badu, eskatzen hastekotan, euro batzuk soberan badauzka, bidal ditzala San Pedro parrokiara, berogailu barik gaude-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak