"Taldean batzea ona da"

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Garitano 2013ko aza. 6a, 16:00

Guztiok begiratu izan dugu gure burua putzu baten islan...

... edo ispilu baten aurrean eta bakoitzak galdera hauek eginaz: Nondik nator? Nora noa? Nere begiek ikusten dutena baino hareago existitzen al da zerbait?… eta bikoitza isilik gelditzen da. Nirea ere mutu. Eta zalantza existentzial horrekin Jerusalemera erromes joan naiz. Lurralde hark badu zerbait han zauden bitartean ezberdin sentiarazten zaituena. Bidaia lagun ezezagunak maite dituzu. Arrazoia izango al zuen Freudek bere teoria ateoan, esaten zuenean gizakia taldean elkartzera bultzatzen duen neurosi kolektibo bat badagoela, ospakizun eta kultuan batez ere? Teoria hori kaltegarria al da? Nire ustez taldean elkartzea erabat positiboa da. Islamaren indarrak 1.100 milioi musulmanek bere pentsamendu eta begirada ordu jakin batean Mekara begira ipintzean datza. Horrek erabat indartsu bihurtzen ditu.

San Joxepe abesbatzakoak, Mekara begiratu gabe, taldean elkartzen gara, soilik kantuan egiteko. A ze plazera, ia ostegunero, kantatzera! Duela gutxi, beste herri bateko abesbatzakoekin elkartu ginen, ba horixe, kantuan egiteko.

Afaldu eta kantuan egin genuen, 120 lagun elkartuta,  guztion artean 8.760 urte genituen.

Irakaspena: Ona da taldean elkartzea. Ez zaitez bakartia izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak