Agur, Klikatu, esker onez

Erabiltzailearen aurpegia Pilar Etxaniz

Hamar urtean zerbitzua eman digu antzuolarroi.

Kostatako erabakia izan dela diosku Amaiak bere agurrean. Guk, batez ere gure adinekoek, faltan igarriko dugu zuk eskaini diguzun laguntza. Izan ere, gure belaunaldia, paperez eta arkatzez bizi eta eskolatu ginenok, esku-hutsik harrapatu gintuen informatikaren jauziak. Bat-batean, artilugio arrotzak iritsi ziren gure bizitzara, askok lanerako ere erabili behar genituen, eta, ai, ze deskalabro batzuetan! Klik txar batekin lan guztia galdu, ikasitakoa ahaztu, artilugioen hizkuntza ezin ulertuz. 

Autodidaktak izan gara, halabeharrez, akatsen eta disgustuen artean joan gara baliabide horiek gure bizitzan txertatzen. Hala ere, beti aurrerapenen atzetik gu, pantailen aurrean amaigabeko karreran ailegatu ezinda. Eta hor aurkitu dugu beti zure laguntza: mugikorrean zerbait susmagarria agertu zaigunean, mezu bat ulertu ez dugunean, hainbeste koderen, password-en eta konfirmazio-eskaeraren amildegiaren aurrean sentitu garenean. 

Eskerrik asko, Amaia. Jarraituko dugu Antzuolan ditugun zerbitzuak erabiltzen, galera gehiagori frenoa jartzeko.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak