Hurrengorako zerrendak osatzea ez da erraza izango partiduendako: "Ni zerrendan joan bai, baina ez zinegotzi irteteko". "Ez dut neure burua gai ikusten; ez dut alderdi batekin identifikatu nahi". "Ez da momentu egokia".
Arazoak, beraz, zerrendak osatzeko, eta are gehiago alkate izateko pertsona egokia topatzeko.
Antzuolan ere gauzak horrela, zergatik ez osatu hautesle-zerrenda bakarra alderdi guztien artean eta militantzia jakin batekin lerratzen ez diren herritarrekin? Gai guztiek dute oinarri politiko-ideologikoa, baina, alderdien arteko lehia alboratuta, herriko gaiak elkarrekin landu eta erabakiak hartze errazagoa izango litzatekeelakoan nago.
Lerratze politikoa duten gaietan, berriz, zinegotzi bakoitzak bere ideia propioak defendatu eta bozkatzeko askatasuna izango luke.
Formula honekin, agian, herritar gehiago batuko litzateke lanera. Zergatik ez?