Zein da panpina polita eta zein itsusia? Zein da txarra eta zein ona? Eta zergatik?
Erantzunetan, haur guztiek panpina zuria identifikatu zuten polit eta onarekin: "Zuria delako"; "begi urdinak dituelako; "bere gorputza zuria delako". Eta azal ilunekoa zatar eta txarrarekin: "Beltza delako; "ez zaidalako kafe kolorea gustatzen"; "kolore ilunekoek ez didate konfiantzarik ematen".
Haur horiek guztiak kafe kolorekoak ziren; zergatik, orduan, zihoazen beren identitatearen kontra? Nondik dator autopertzepzio negatibo eta gutxiespen hori? Zuritasunaren gizarte-hegemoniatik eta historikoki bestelako identitateek jaso duten mespretxu eta diskriminaziotik dator, duda barik.
Eta gaur egun, gurean, libre ote gaude besteekiko begirada horretatik?