'Femina sapiens'

Erabiltzailearen aurpegia Pilar Etxaniz 2025ko ira. 15a, 00:00

Hezkuntza arloan lan egin dugunoi zaila egin zaigu berdintasunean heztea.

Erreferenterik gabe aritu gara zientzian, kiroletan eta beste edozein eremutan. Estereotipo markatuak izan ditugu testu eta irudietan: medikua, gizona, eta enfermeroa, neska; emakumea, etxean, eta gizona, tailerrean; agintean, gizona, eta zaintzan, emakumea. Sexu gabea omen den jainko bakarra ere bizar zuri oparoarekin irudikatua, eta beste zenbait horrelako. Gizon sendo eta iletsuak gizakion eboluzioa irudikatzen. Baina, eta emakumeak? Noiz agertu ziren? Batera? Geroago? Zergatik ez daude irudietan? Ikasleei pentsarazteko galderak.

Ez da erraza izan estereotipoak gainditzen dituzten edukiak sortu eta protagonistak bistaratzea. Hala ere, egiteko asko dagoen arren, poz handiz erosi nuen herriko liburu dendan Femina sapiens liburua. Ikerketa zientifikoetan oinarritutako historiaurreko emakumeen izana, izena eta ekina azaltzen ditu ilustrazio erakargarri eta testu argigarrietan. Gomendagarria da oso.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak