Zergatik begiratzen didazue niri? Zuek ez al daukazue ezer esateko? Txantxetan ari zela eta bere estiloa zela; kasurik ez egiteko esaten zidaten nire haserrea baretu nahian, kontrakoa lortuz.
Zer gertatzen zaie gizonei jarrera matxisten aurrean? Emakumeenganako errespetua eta abegikortasuna ez al da zuen kontua? Matxismoa emakumeok jasaten dugu, baina gizonek duten arazoa da; hain zuzen, aurre egiten ez dioten gizonek. Gutxirako balio du martxoaren 8ko manifestaziora joateak, moderno eta jator, ez bada matxismoaren kontrako jarrera aktiborik hartzen.