Bizi, besterik ez

Erabiltzailearen aurpegia Pilar Etxaniz 2015ko ira. 9a, 10:21

Milaka euskaldun irten dira oporretan; antzuolarrak ere munduan zehar ibili gara arazo barik eta etxera itzuli gara maleta bete esperientzia eta bizipenez.

Beste milaka familia, ordea, desesperatuta geratu dira muga ezberdinetan Europara sartu ezinik. Gatazka belikoetatik ihesi datoz Bigarren Mundu Gerra geroztik desplazatuen drama handiena bihurtu den honetan. Baina ez diete eman guri atzerrian eman diguten tratu bera. Hesiak jarri dizkiete, poliziek kolpez edo gas negar-eragilez eman diete harrera. Europako Batasunak ez du estrategia gizatiarrik, ezta ere eraginkorrik egoera honi aurre egiteko geroz eta baliabide errepresibo ugariagoak erabili arren, bizi besterik nahi ez dutenen kontra.

Bitartean, eta hipokrisia muturreraino eramanda, mundu mailako arma salmentak %24 egin du gora azken 5 urteetan; esportatzaileen artean Europako estatuak daude. 

Gerra negozio den heinean, ez da giza odolustutze dramatiko hau amaituko. 

Memoria eta enpatia behar dugu europarrok. Ezin dugu ahaztu iraganean Europan gatazka belikoak egon zirenean europarrek babesa jaso zutela munduan zehar; eta pertsona orok duela bizitzeko eskubidea, are gehiago batzuen interesengatik galtzeko arrisku larrian daudenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak