"Futbolaren diktadura"

Erabiltzailearen aurpegia Pilar Etxaniz 2012ko uzt. 3a, 02:00

Azken boladan haserre ibili naiz.

Futbolak inbaditu egin nau, kolonizatuta sentitu naiz. Lan handia izan dut nire une isilak, nire aisialdia, nire solasgaiak babesten. 

Baloiaren diktaduran sentitu naiz: mundua inoiz baino borobilagoa, borobilak arbolak, borobilak kaleak. Hedabideek "denok gara borobilak"; politikari populistak "gora borobila"; eskoletan, borobil perfektuak egiten; etxeetako telebistak borobilak; bandera borobilak; ametsak ere borobil bilakatuta.

Futbola aktibitate ona da gorputzerako, osasun ohiturak hartzeko, hainbat balio garatzeko: superazioa, kooperazioa... Baina, gauzak bere onetik atera, negozio bihurtu, norbere edo talde identitatearen ikur nagusitzat hartu, kirola izateari utzi eta gudaren antza hartzen duenean ez goaz bide onetik.

Eskandalua iruditzen zait futbol profesionalean mugitzen den dirua, eskaintzen zaizkion baliabideak, kobratzen diren soldatak; azpiegiturak hobetzeko edo berritzeko erabiltzen diren diru publikoak, barkatzen zaizkien  zergak.

Zein eredu ari gara erakusten? Ikusi besterik ez dago haurrak futbolean jolasten: intransigentzia, hizkuntza edo keinu iraingarriak, trebezia gutxikoen bazterketa, espazioa konpartitzeko, partidak galtzeko zailtasunak. Imitatzen ari dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak