Animalien babes, eskubide eta ongizateari buruzko legearekin gora eta behera

Erabiltzailearen aurpegia Piter Encinas 2023ko mar. 17a, 00:00

Lege horrek animalia batzuen eskubideak arautzen ditu, eta oso nabarmena da haren helburuak oso pobreak direla, ez dituelako animalia guztiak kontuan hartzen.

Ematen du animalia batzuek ez dituztela eskubideak merezi.

Onartezina da gizakien gehiegikeriak gehien pairatzen dituztenak zerrendan ez egotea: zezen-ikuskizunetan erabilitakoak, makroetxaldeetan hazitakoak –lege propioak dituzte– eta ehiza-txakurrak.

Gabezia asko ditu: Animalien babesa, eskubideak eta ongizatea bermatzeko legea izenburua izatea eta jarraian horietako batzuk legetik kanpo uztea ez da koherentea. Agian, izenburua desberdina izan beharko litzateke: Etxeko eta Kaleko Animalien Babesa, Eskubideak eta Ongizatea Bermatzeko Legea.

Guk PSOEren jarrera koldarkeria politikotzat jotzen dugu, tauromakiaren, ehizaren eta abarren munduan kulunkatzen diren lobbyen ustezko presioetara makurtu dela uste baitugu.

EAJk osoko zuzenketa aurkeztean argudiatzen zuen. Legeak Eusko Jaurlaritzak arlo dituen eskumenak urratzen dituela. Lotsagabekeria! Jeltzaleei ahaztu egin zaie PSOErekin PPrekin bezainbeste gobernatu dutela? Eta horren ondorioz ia 44 urteko Estatua dugula? 26 konpetentzia besterendu gabe daudela?

Oso nabarmena da animaliek gure babesa behar dutela, baina borroka horrek ate asko ditu: kulturalak, erlijiozkoak, politikoak, sozialak, ekonomikoak… eta defendatzen edo kritikatzen ditugunak zein diren, erakartzetik kritikaraino eragin dezake.

----------

Piter Encinas eta Igor Urizar

Arrasateko Ekologistak Martxan taldeko kideak

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak