Arrasaten holako gertaerak daude, non politikariek beste aldera begiratzen duten elefantea egon arren edota arazoak edo hutsuneak iraun. Gaia hain kezkagarria ez balitz, oso dibertigarria izango litzateke pertsona batzuk elefante batekin gela batean ikustea.
Hitz egin dezakegu gure lagunak edota senideak hil eta gero duintasunarekin agurtzeari buruz, baina leku duin batean, non hotza, euria edo haizea egiten badu ez ditugun eguraldi txarraren ondorioak jasan beharko, non baliabide teknikoak aproposak izango diren.
Hondakinen kudeaketari edo alternatiba negargarriak ematen dituztenei buruz hitz egin dezakegu, adibidez: zabortegiez edo erraustegiez, Zaldibarko zabortegian gertatu zenari buruz hitz egin dezakegu, bi hildako eta zero errudun.
Santa Marina, Santa Teresa edo Doneztebe Portuko kaleetako irisgarritasunaz eta proposatzen duten adabakiari buruz hitz egin dezakegu.
TAO sistemaren zentzugabekeriari buruz hitz egin dezakegu; izan ere, autoa aparkatzeko herritarrei hiru aldiz ordainaraztean oinarritzen da, autonomoak zergetan josten dituzte lan-tresnak –ibilgailuak– erabili ahal izateko, eta kexak ez dira kontuan hartzen.
Kontuz! Badator elefantea!
----------
Piter Encinas
Arrasate