Larrialdiko ebakuntza egin ondoren, 13 egun eman ditu Arrasateko ospitalean, eta 11 egun Eibarkoan. Osakidetzako alde onena langileak direla erakutsi digu COVID-19ak. Gure amak bi ospitaleetan egindako egonaldiak zuzenean baieztatu digu horrela dela. Horregatik, benetan eskertu nahi dizuegu zuen profesionaltasuna, baina, batez ere, zuen humanismoa. Mila esker.
----------
Piter Encinas
Rosaren senitartekoen izenean
Arrasate