Larunbateko atxiloketari buruz:

Erabiltzailearen aurpegia Piter Encinas 2020ko mai. 26a, 12:11

Uste dut komunikabide guztiak inpartzialak izan beharko liratekeela; horrexegatik, komunikabideei eskaera bat egin nahi diet: zergatik ez duzue bideo osoa argitaratzen? Komunikabideen ardura berriak nola gertatzen diren kontatzea delako. Badakit hori esatea edo aldarrikatzea utopia hutsa dela, baina horrek bost axola niri, utopikoa naiz eta harro nago.

Bestalde, poliziaren portaera aztertu nahi dut eta, hasteko, uste dut onartezina dela. Poliziak ez zituen kontuan hartu harrapatzearen ondorioak edo gerta zitezkeenak? Ez da bakarrik autoaren kolpeagatik, baita lurrera erortzean ere.

Bukatzeko, nire buruari bi galdera egiten dizkiot: Arkauten ez dute ezagutzen psikologia zientzia? Egoera hauetan psikologo batek ez luke atxiloketa hobeto egingo? Hori esaten dudanean esan nahi dut uniforme gabeko psikologoa, ez uniformeduna. 

Posdata: Jakin ezazue nik ez dudala zuen portaera txalotzen.

----------

Piter Encinas

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak