Zauriak hiriburuan

Erabiltzailearen aurpegia Piter Encinas 2019ko abu. 14a, 11:44

Araba Etorbidearen proiektua, benetan zertarako da? Proiektu gehienak paperean oso politak geratzen dira, ez dago zalantzarik, baina proiektua bukatuz gero zauriak ikus daitezke.

Oso nabarmena da politika-jarduerak ondorioak eta zauriak sortzen dituela; aldi berean, saihetsezina dela ematen du, baina nola txikiago daitekeen..., hortxe dago koska! Benetan, uste dut parte-hartzea lehen urratsa izan behar dela, honek ez ditu zauriak kenduko baina, onartu behar dugu parte-hartzen sustatzeak, gutxienez, bi alde onuragarri dituela: bata, proiektuak eserlekutik soilik ez direlako ikusten, bigarrena, aukera ona dagoelako beste ikuspuntu batzuk eta desberdinak entzuteko.

Arrasaten orain dela bi legealdi esperientzia batzuk sortu ziren: HAPOari buruz, Etxaluzetik kiroldegiraino bidegorriaren proiektuari buruz eta Arrasateko hondakinak kudeatzeko helburuari buruz, ez da esan behar esperientzia hori oso aberasgarria izan zela eta kasu guztietan EAJko kideek edota zinegotziek parte hartu zutela. Udal kudeaketa beharrezkoa da, inork ez du kontrakoa esaten, baina nire galdera da, zergatik kasu gehienetan udal erabakiak ez dira joaten parte-hartzearekin batera? Batez ere udal hauteskundeetan politiko batzuen ahoa betetzen zaielako “parte-hartze”
hitzarekin.

Proiektu gehienak paperean oso politak geratzen dira, ez dago zalantzarik, baina proiektua bukatuz gero zauriak ikus daitezke, horrexegatik gai hori agertzen denean galdera hauek etortzen zaizkit: zein proiektuak, zertarako, herriari zein ondorioak ekar diezazkioke? Galdera hauei erantzuteko adibide batzuk bururatzen zaizkit, baina bat bakarrik azalduko dut. Monterron parkean lur azpiko aparkalekuak egin nahi dituzte, paperean oso polita baina..., Biterin ez daukagu aparkaleku erraldoi bat? Gainera, %50 erabili gabekoa, beraz, zertarako behar dugu beste aparkaleku bat? Oso erraza da herritarren dirua gastatzea, eta aldi berean, herriaren arazoak konpondu gabe lagatzea.

Araba Etorbidearen proiektua, benetan zertarako da? Uste dut bidegorriarena aitzaki hutsa bat dela. Bidegorri proiektu landuta, funtzionala eta praktikoa baten alde egoten badira zergatik ez dute lantzen, goian aipatu dudana? Berriz, helburua autoak erosoago eta hobeto aparkatzeko izaten bada, ederto! orduan olagarro onartzen da maskota bezala.

Gai honen gako nagusia naturarekiko kontzientzi gabezia da, gehienetan porlanak edo asfaltoak naturari nagusitu diote, proiektu honetan 60 ezki zerrauts bihurtu dituzte, bi zedro erraldoi moztu dituzte eta ziur nago hori ez dagoela bukatuta. Porlanak inoiz ez du emango zuhaitz horiek onura ematen zutena: txorientzat babesa, oxigeno, zarata gutxitu, itzala sortu..., gero eta hurbilago gaude Mordor bihurtzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak