Animaliek ere behar dituzte eskubideak

Erabiltzailearen aurpegia Piter Encinas 2013ko abe. 15a, 00:00

Abenduaren 10ean Nazioarteko Animalien Eskubideen Aldeko Eguna da.

Horregatik, gutun hau idazten dugu; ideia batzuk utzi nahi ditugu mahai gainean.

Hasteko, denok oso garbi dugu animaliei kolpeak ematen dizkietenean, mina jasaten dutela, bizidunak direlako, eta nabaritzen dituztelako hotza, mina, pena, poza etab. Ze arraroa, ezta? Geuk bezala.

Ziur gaude geuk, izakiok, gaixotasun handi eta larri bat daukagula; egozentris-mo izenekoa, eta, nola ez, unibertsoaren zilborra garela. Gaixotasun horrek eragiten digu pentsatzea baimen osoa daukagula nahi duguna egiteko. 

Nahiz eta animalia batzuk desagertzear dauden, animalia gehienak ehizatzen ditugu; jateko eta zati edo alde batzuk erabiltzeko. Horretaz gain, guk ondo pasatzeko animaliei sufrimendua eragin behar diegu? Zezenketak, Vegako zezena, zezen edo bigantxa bolaztatuak, etab. Adibide hauek baieztatzen dute estatuan animalien eskubideak ez direla onartzen, nahiz eta gero esaten dugun herri "zibilizatua" garela.

Bestetik, ez dugu ahaztu behar geu garela Europan animaliak eta maskotak gehien abandonatzen ditugunak, egunero 548 eta urtean 200.000. Zergatik banatzen ditugu animalia eta maskotak? Bi arrazoirengatik: bata, animaliak erabili edota zahartu eta gero, abandonatu edo erailda; bigarrena, maskotak hazi eta gero, xarma galtzen dute, eta, handitu eta edozein lekutan uzten dituzte erresuminik gabe. Honetan txapeldunak baikara! Harro sentitzekoa da? Ez dugu uste.

----------

Piter Encinas eta Arantxa Nuñez

(Ekologistak Martxan eta Kaonbi)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak