"Askatasuna zer den, nork jakin?"

Erabiltzailearen aurpegia

Norberaren herria aldatuz doa eta, presoa ere, ezin da betiko...

... izan atxilo zuten garaiko pertsona bera, jakina. 

Egungo gizartea aldatze bidean dago eta, gizaki justuagoak izatekotan, herrira bueltatzen diren presoak eta jaiotze tokira itzulitako erbesteratuak gure ondoan behar ditugu, lanean eta aisian, jaietan eta oinazetan, aberri abegikorragoa egiten laguntzen.

Horretarako behar dugu Harrera Elkartea, gure gizartearen aldaketaren alde guztia eman duten aberkideak gerturatzerakoan, gizartea ere gertu egon ahal izateko.

Gainera, zer da ba libre izatea, libre ez izatearen ondorengoa ez bada? Preso izan denak altxor handi bat dakarkio mende berriko Euskal Herriari, zoritxarrez izan bada ere. Eta haiekin eraikiko da askatasunaren katedrala, edo ez da eraikiko, galduko da bidearen kunetan.

Harrera Elkarteak aberastasun hori gorde nahi du: askatasuna lortu duenari gizarte honek ezartzen dizkion trabak leunduz, denon artean bide berriak zabaltzen asmatzeko. 

Gehiago jakin nahi baduzu abenduaren 12an hitzaldi bat emango dugu bergarako Irizar jauregian, arratsaldeko 7etan.

--------------------

Paulo Elkoro 

(Preso ohia)

Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.