Zuzendaritza Batzordeak harremanak izan ditu eta indarrean dauden arauak bete ditu Ogasunarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Udalarekin. Zenbait jarduerari eustea lortu du. Orain, bazkideekin harreman zuzena izan eta gizartearen etorkizuna nola nahi dugun planteatu behar du.
Gainera, lekuz aldatzeko beharra dugu. Udalaren eta Osakidetzaren planek lekuz mugitzea eskatzen dute, eta horrek zailtasun handiak ekarriko ditu gure jardueren funtzionamendurako. Zuzendaritza Batzordeak horri heldu behar dio; aldaketari eutsi behar dio, eta fruituak atera. Bazkideekin.
Jakina, oso erraza da txangoetarako edo beste jarduera batzuetarako izena ematea, baina inplikazio pixka bat eskatzen dizut. Batzar Orokorrera edo Batzarrera joateko eskatzen dizut.
Batzar Orokorra edo urteko Batzarra ekitaldirik garrantzitsuena da edozein sozietatetan: Zuzendaritza Batzordeak bazkideei urtean zehar egindako lanaren eta bazkideen erantzunaren berri ematen die. Bazkide guztiek parte hartzeko eskubidea dute. Eta ohikoa da gutxi joatea. Ni joango naiz, eta Zuzendaritza Batzordean sartu diren pertsonak hautatuak izan daitezen berrestea proposatuko dut. Baina baieztatu ala ez, garrantzitsuena Batzarrera joatea da: ekainaren 22an. Basotxo suspertzea gure esku dago. Sozializazioa, harremanak, hitzaldiak, txangoak, tailerrak, jaiak, ospakizunak eta txapelketak egongo dira, bazkideok eskatzen baditugu.
Bihur dezagun Batzar hau ospakizun; ospa dezagun Basotxoren berpiztea, guztion ahaleginarekin.
----------
Pedro Etxebarria
Aretxabaleta